Transgenikorik gabeko nekazaritza eta elikaduraren alde

marzo 18th, 2010

    transgenikorik_ez_rpj
    2010 eko apirilaren 12aren eta 17aren artean “transgenikorik gabeko nekazaritza eta elikaduraren aldeko” astea ospatuko da Euskal Herrian. Aste honen barnean ekintza ezberdinak garatuko dira Euskal Herriko hiri, herri eta azoketan, Estatu Espainiarreko hainbat lekuetan bezala. Ekintzok apirilak 17an Madrilen ospatuko den manifestazio bateratura eramango gaituzte.

    ZENBAIT DATU:

    1. Europar Batasunean labore transgenikoei eskeiniriko azalera gutxitzen ari da. 2008 eta 2009 urteen artean %12 gutxitu da, nekazal lurren %0.05 izatera inoiz iritsi ez den arren.

    2. Europar batasuneko Estatu Espainiarraren presidentziarekin batera labore mota hauen %4 murriztu da Estatuan, bere azalera nekazal lur erabilgarriaren %0,5 azpitik izan delarik.

    3. Euskal herriko 7 probintzietako 6tan ez da transgenikorik landatzen. Nafarroako Erriberan kokatzen dira MON 810 izenez ezagutzen den genetikoki eraldaturiko artoaren 5000 hektarea. Azalera honek euskal nekazal lur eralbigarrien % 0,5 baino gutxiago suposatzen du.

    4. Herritarren gehiengoak ordea, urtez urte elikagai mota hauen aurkako iritzia agertzen du. Era berean, nekazarien gehiengoa hazi mota hauen erabileraren kontra dago.

    Hau honela izanda, honako galdera hauek bururatzen zaizkigu:

    Zergatik landatzen da Espainar Estatuan Europar Batasuneko labore transgenikoen %80 (E.Bko 94750 hektareetatik 75800)?

    Zergatik azken urteotako Espainar gobernuek gai honen inguruan ez dira garbi azaldu? Nork baimendu du MON 810 artoaren landaketa?

    Zergatik ezkutatzen da funtzionarioek nahiz kargu politikoek ingenieritza genetikoaren industriarekin duten harremana?

    Honekin salatu nahi dugu:

    Landaketen kutsadura aski probatua eta salatua dagoela, egoera honek bioaniztasunean eta nekazaritzan dituen eragin kaltegarriekin. Koesistentzia ezinezkoa da.

    100% genetikoki eraldatu gabeko elikagaien ekoizpena eta kontsumoa garatzeko eskubidearen urraketa sistematikoa ematen da.

    Elikadura enpresa gutxi batzuen eskuetan dago, nekazal sektorearen eta kontsumitzaileen menpekotasuna areagotuz.

    Transgenikoek duten eraginen inguroko ikerketen eskasia.

    Genetikoki eraldaturiko organismoak (GEO) baimentzeko prozeduren gardentasun eza.

    Nekazaritzarako baimendutako GEOen benetako kontrol eta jarraipen eza.

    Gardentasun eza eta gutxi batzuek egindako inposaketa honi aurre egiteko:

    “transgenikorik gabeko nekazaritza eta elikaduraren alde” lemapean, apirilaren 12tik 17ra ospatuko den ekintza astean parte hartzeko deialdia egiten dugu:

    Informazio gehiago: José Bustillo 615718205

    www.transgenikorikez.elkarteak.net

    DEIALDIA EGITEN DUTE:

    Bioalai, Bionekazaritza, Bidezko bidean, EHNE, EKA, Ekologistak Martxan, ESK, Fundación Zadorra, Hazien Sarea, Mugarik Gabeko Albaitaritza, Otarra, Slow food araba

    Euskal Herrian, 2010-3-17ean

    Comments are closed.